KOMUNIKAZIOA, NOLA ZABALDU GURE EDUKIAK

Conciencia-social

 

HARTZAILE POTENTZIALA

Gure irratsaioaren gaia identitate digitalean oinarritu da. Hau jende guztiarentzako zuzenduta dago, gaur egun pertsona gehienak teknologiaren menpe gaudelako. Hala ere, esan behar da bereziki gaur egungo gazteentzat, beraien gurasoentzat eta irakasleentzat (hezkuntza) zuzendu nahi izan dugula. Gure intentzioa, gazteei teknologiak duen arriskua erakustea da. Interneteko kontuak egiten dituztenean ez dira konturatzen horietan igotakoa, interneteren jabe bilakatzen dela eta nahiz eta pribatutasunean dagoela pentsatu, ez dela horrela. Askotan gertatzen da, ez ditugula aplikazioen kondizioak irakurtzen eta horietan, gure pribatutasunaren lege guztiak ageri dira.

Aipatu bezala, gure intentzioa gazteak jasotzea izango da, baina horiek jasotzeko, helburu nagusia guraso eta irakasleak horrekiko informazioa izatea da, ondoren gazteei azaltzeko eta kontzientzia sortzeko. Hau da, gurasoak dira beraien haurrei telefono eta teknologi berriak erosten dietenak, eta irakasleak horiekin ia egunero egoten direnak, ondorioz, garrantzitsua da gurasoak zer erosten duten jakitea eta beraien haurrei erosten dutenaren arriskuak aipatzea; eta irakasleen edo hezkuntzaren aldetik, internetaren arriskuen adituak klasera eramatea, gazteetatik kontzientzia sorrarazteko.

Hartzaile nagusiak aipatu ditugu iada. Lehenengo gazteak, bigarren irakasle edo hezkuntza, hirugarren gurasoak edo familiak, laugarren haurren begiraleak eta azkenik, teknologian adituak.

EDUKIA

Gure irrati saioaren berezitasuna adituek umeek ematen dioten identitate digitalaren inguruko jakintzak partekatzea  eta guraso eta gazteek honen inguruan duten jakintza eta erabilpena aztertzea da. Bertan, gai honen inguruko jakintzak sustatzea beharrezkoa dela ikusten da, begiraleek dioten bezala oso garrantzitsua baita gure bizitzan aurkituko ditugun egoera ezberdinetarako, hala nola, lana aurkitzeko, etab. Honetaz gain, umeek honen inguruan jakintza handirik ez dutela ere sumatu dugu, hauek askotan beraien eta beraien ingurukoen pribatutasuna modu inozente batean hausten dutelako eta gauzak pentsatu gabe egiten dituztelako.

Hauxe oso interesgarria izan daiteke identitate digitalak duen garrantziaz ohartarazteko eta umeek identitate digitalaren inguruko jakintzak bultzatzeko. Izan ere, teknolgia oso garrantzitsua delaren kontzientzia sortu nahi da, baina arrisktsua dela ere kontuan hartuz eta arrisku horien berri emanez.

Lehenengoa kontzientzia sortzea izan da. Bigarrena, ahalik eta galdera garbi eta ulerkorrak egitea izan da. Hirugarrena, erantzunak lotura izatea izan da. Laugarrena, soinu ona lortzea izan da eta bosgarrena eta azkena, entretenigarria izatea izan da.

TRESNA. KANALA.

Gure edukia zabaltzeko tresna asko aurkitu ditzazkegu, baina hiru tresna nagusi hartu ditugu oinarritzat. Gure edukia, esan bezala gazteei zuzenduta dago, horregatik, horietako tresna bat, instagramera igotzea izango litzateke, bertan gazte gehienek kontu bat mantentzen dutelako. Bigarren tresna, Whatsapp-a izango litzateke, bertatik pasatzen den informazioa pertsona guztiei iristen zaigulako. Azkenik, hirugarren tresna Youtube izango litzateke, jendeak gure bideoaz gozatu al izateko eta gure intentzioa jendearen buruan kontzientziako.

Gure irrati saioa zabaltzeko hiru sare sozial hauek erabiltzea aukeratu dugu, gaur egun erabilienak direlako, beraz, jende gehiagok entzuteko aukera izango du eta jendearen artean zabaltzeko erraztasun handiago bat izango baitugu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s