NIRE IDENTITATE DIGITALA

postureo-peligro-redes-sociales

Identitate digitala, orokorrean, sare sozialetan gure identitatearen erakusketa publikoa izango litzateke, nahiz eta gehienetan pribatutasunean igo. Gaur egun, edonork jakin al izango du nire informazio digitala, nahiz eta pribatuan egon. Interneteko aplikazioetara (Instagram, Facebook, Tuenti…) igotzerako momentoan, onartzen ditugun kondizioetan oso argi ageri den bezala, igotako argazkia aplikazio horren jabe izango da. “Postureo” hitzean oso barneratuta gaude. Ez dugu gure argazkiak edonora igotzeko inongo beharrik, baina gizarteak hori erakusten digu, izan ere, gure informazio guztia sare sozialetan igotzea popularrak egiten gaituela. Sare sozialetan oso erraza da sartzea, baina oso zaila irtetzea, droga bat baita.

Nire identitate digitalari dagokionez, oso barneratuta ageri nahiz gaur egungo “Postureo” hitz famatuan. Egia da nire lagunekin argazkiak igotzeko inongo beharrik ez dudala, baina egiten dut. Ez ditut sare sozial asko, egia esan, Instagram aplikazioa erabiltzen dut. Hala ere, lehendik izandako eta orain ez erabilitako aplikazioak baditut, eta ez ditut kendu oraindik, Tuenti eta Twitter bezala. Horregatik, uste dut iritsi dela momentoa horiek borratu eta nire kontu eta informazioa kentzeko.

Egia esan, jarraitzen ditudan “lagun” horien artean horietako asko jende ezagun edota ezezagunak direla aipatu nahi dut. Lagunak diren edo ez esateko askotan sare sozialetan oinarritzen gara eta hori gure arazo handienetako bat da. Eta zer esan gustoko ez ditugun argazkiak beste edozeinek igotzen baditu? Askotan ez gara ohartzen, norbaitekin igotzen dugu argazkia arazo asko ekarri ahal dituela, argazki horren igoerak beste pertsonaren onarpena eduki beharko zuelako. Baina hor dago arazoa, sare sozialak oso gaiztoak izan ahal dira.

Ez nahiz gauza asko igotzeko pertsona horietakoa, izan ere, nire guraso, amama edo izeba-osabekin ez dut ezer igotzen. Betidanik, konturik ez duen pertsona batek nire argazkietan agertzea komenigarria ez dela pentsatu dut. Horiek konturik ez badutelako, zerbaitegatik izango delako. Nire profilean, 50 argazki inguru ageri dira, zenbait bideo kontuan hartuz. Ez da zifra oso handia, jendeak igotzen dituen argazki kopuruei begira (150 eta gehiago).

Azkenik, esan nahi dut, igotzen ditudan irudiak, nire lagunekin izaten direla gehien bat. Nire “Arraio” izeneko musika taldearekin bideo edo argazkiak igotzea ere asko gustoko dut, jendearen artean ezagutzen joateko. Hala ere, lehen aipatu bezala ez nahiz argazki asko igotzeko pertsona ohia.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s